maiztasunez galdetutako galderak
Nola garbitzen da konpresa?
Egokia da hilekoak irauten duen bitartean balde bat uztea komunean.
Konpresa ateratzean, utzi ur hotzarekin (inoiz ez ur beroa, ehunari kolorea finkatzen baitio) baldean pausatzen, eta pixkanaka odola ehunetik askatzen joango da.
Denboratxo bat baldean egon eta gero, garbitu eskuz xaboi neutroarekin, oso gogor igurtzi gabe, atera gehiegizko ura eta zintzilikatu (eguzkitan eta haizetan hobeto) hurrengo egunerako lehortu dadin.
Hilekoa amaitu ondoren, garbigailuan jar ditzakezu guztiak, hurrengo hilekorako. Barnealdeko ehun iragazgaitzak ez ditu oso tenperatura altuak onartzen, horregatik ez zazu inoiz garbitu 30 ºC-tik gora, ezta lehorgailuan edo lisagailuan tenperatura altuetan jarri ere.
Ura baldeko odolarekin, landareak ureztatzeko erabil dezakezu! Elikagai asko ditu, eta pena da hustubidetik botatzea!
Baldeko urari Te-arbolaren funtsezko olio tanta batzuk bota diezazkiokezu, bakterianoa eta antifungikoa baita.
Ez da komeni leungarriak, mantxak kentzeko produktuak eta xaboi oso oliotsuak erabiltzea, ehunean gantz-geruza bat uzten duten eta iragazgaiztera iristen diren hondakinak baitituzte.

Nola kendu konpresan geratzen diren mantxak?
Mantxetarako hainbat erremedio daude, tradizionalenak esaterako, ur oxigenatua edo eguzki-izpiak (gainera bakterioaren kontrakoak) eta modernoenak, hala nola aurrekarbonatoa edo merkatuko mantxak kentzeko beste batzuk; baina denetan eraginkorrena mantxak maitatzen ikastea da, zureak baitira, zure barrutik ateratzen den odolarenak, eta, azken finean egun batzuen barruan berriz ere zikindu egingo duzu.
Zenbat behar ditut?
Zenbat konpresa behar dituzun jakiteko, honako hauek hartu behar dira kontuan:
1. Zikloaren iraupena.
2. Odol kantitatea.
3. Beste bilketa-metodo batzuk erabiltzen badituzu (tanpoiak, hilekoaren kopak).
4. Zintzilikatzen dituzunean, eguzkitan eta airean azkar lehortzen badira.
Nire aholkua da batzuk erosi eta bilduma zabaltzen joatea zure beharren arabera.

Bi aldeetatik erabil ditzaket?
Ez. Tira, bai, baina bere eraginkortasuna ez da berdina izango. Odola xurgatzen duen konpresaren aldea franelazko oihalarena da, lisoa, oso leuna dena ukitzean.
Konpresa zikinek usain txarra dute?
Bada, plastikozko konpresek ez bezala, oihalezkoek ez dute usain txarrik izaten odola dutenean. Ehuna eta odola baino ez daude, eta produktu kimikorik, sintetikorik, lurrinik edo zuritzailerik ez dutenez, odolak ez du erreakziorik egiten eta usain txarrik ere ez du sortzen.
Zer bizitza erabilgarri dute?
Ondo zaindutako oihalezko konpresa batek 5 urte edo gehiago iraun dezake. Delikadeza handiz tratatu, xaboiekin garbitu, ehuna kaltetu gabe, eta ez garbitu edo lehortu 30º-tik gorako tenperaturan.